KUBAKO MISILEN KRISIA

abril 16, 2007 at 14.27 (Mapa Iruzkina)

IZENBURUA;Kubako Misilen Krisia  

Mapa honetan azaltzen zaiguna  Kubako misilen krisia da  tentsio handia eragin zuen krisia. Berlingo krisiarekin batera  Gerra Hotzeko gatazkarik handiena bilakatu zen Kubako misilen krisia.  1961eko apirilean CIA-ren eta Estatu Batuetako estatu departamentuaren laguntzarekin, atzerriratutako kubatar batzuk Cochino Badian lehorreratu ziren, Fidel Castro agintetik kentzeko asmoz.1962ean  Sobietarrak  Estatu Batuaren erdira seinalatzen zuten misilak ipintzen hasi ziren Kuban. Lehen biziko aldiz, Sobietarren base nuklearrak Estatu Batuetatik 10 kilometrora baino ez zeuden, Kontseilu Nazionalak hiru aukera aztertu zituen; lehenengo bonbardatzea, bigarren aukera lehorreratzea eta azken aukera uhartea blokeatzea. Azkenerako Kennedy presidenteak azken aukera hautatu zuen; hau da, uhartea blokeatzea. Estatu batuak eta Sobietarren arteko  harremanak tentsio gorenera iritzi ziren eta  holocausto nuklearraren beldurra zegoen, hau da, honek ekarriko zuen suntsipen handiari beldurra baita  mundu osora hedatzeko beldurra ere. Azkenik Krustxevek atzera egin eta Kubara arma nuklearrez beteta zihoazen gerra ontziei itzultzeko agindua eman zien.Urte haietan  planeta amildegiaren hertzean zegoen. Agerian gelditu zen beharrezkoa zela Sobietar batasunak eta Estatu Batuak elkar ulertzea. 1963an bien arteko Telefono Gorri ezaguna ezarri zen, hau da, Sobietarrek eta Estatu Batuarrek komunikatzeko era zuzena krisi egoerei irtenbide negoziatuak aurkitzeko. 

Gerra hotzak hainbat ondorio utzi zituen besteak-beste 1985ean Gorbatxov sobietar batasunerako presidente izendatu zuten  erabakigarria izan zen gerra hotzeko garapenean estatu batuekiko elkarrizketa politikako sustatu zuelako etab baita barne erreformez arduratu zelako. Gorbatxov-en helburu bakarra gerra hotzarekin amaitzea zen.1989an sobietar batasunak Afganistandik armada atera zuen  eta urte berdinean goi bilera baten ondorioz  Txinarekin harremanak formalizatu zituen.1987an zero aukera hitzartu zen hau da, euro misilak suntsitzea.Laurogeiko hamarkadaren amaiera bizkortu zen prozesua bloke sobietarra desegin zelako. Berlingo harresia erori zenez geroztik  Moskuk Europako ekialdeko estatuengan  zuen kontrola desagertzen joan zen.1991n Varsoviako ituna desagertu zen  NATO ez ordea eta gaur egun indarrean jarraitzen du. Arrazoi hauez gain gerra hotzaren amaierak beste batzuk ere badauzka Sistema krisian zegoen  hirugarren munduan gerra hotzarekin zerikusirik ez zuten eskualde mailako hainbat gatazka piztu zirelako. Laurogeiko hamarkadaz geroztik bakezaletasunak gora egin zuen  eta horrek gobernuaren erabakietan eragina izan zuelarik.

Permalink Dejar un comentario

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.